Feran S.A. Especialistas en distribución desde 1957

Urdaburutarrak


Familia-harremanei, matxismoari eta genero-estereotipoei buruzko hausnarketara gonbidatzen duen albuma. Horrelaxe egunero, Urdaburu anderea nazkatu zen arte neskame bat baino okerrago bizitzen. Alde egin zuenean, ohartxo hau utzi zien idatzia: ?Urdeburuak!?. Urdaburu jaunak eta bere semeek etxeko lan guztiak egin behar izan zituzten harrezkero: garbitu, otordua prestatu, oheak jantzi, arropa lisatu... Liburu hau guztiz gomendagarria da irakurleak heziketa berdinzale eta elkarrenganako batean abiatzeko, eta familiaren kontzeptuan sakontzeko. Egilea metafora ikusgarri batez baliatzen da helburua lortzeko: garbiketa eta etxeko arauak zabartzen direnean, protagonistak zerri bihurtzen dira, urde zikinak. Honenbestez, zerriaren irudiak gogoeta eragiten du hitz honen adiera desberdinez: zerria izan edo zerria bezala bizitzea.
Dirección general del libro, del Cómic y de la lectura, Ministerio de Cultura