Feran S.A. Especialistas en distribución desde 1957

Osaba elefante

  • Ref. ZKL-E-6816721
  • ISBN: 9788476816721
  • Editorial: Kalandraka
  • Autor: Lobel, Arnold
  • Colección: Tamaina Handia
  • Fecha de edición: 2017
  • Número de páginas: 16
  • Dimensiones: 23x23x0,3 cm
  • Encuadernación: tapa dura

Elefante txikiak bolada bat pasatzen du osabarekin, eta arindu egiten zaio gurasoen desagerketagatik sentitzen duen tristezia osabaren ipuin sendatzaile, kantu dibertigarri eta hitz jokoei esker. Amaiera zorioneko istorio goxo hau egitura zirkularreko bederatzi kapitulutan banatuta, eta Arnold Lobelen beraren irudiez osatuta dago: irudi errealistak, samurrak, kolore leunetakoak eta protagonisten eite sendoak azpimarratzen dituzten argilunez osatuak. Azpimarratzekoa da egilearen trebetasuna testua dotoretasunez janzteko: “Zuhaitz batek hostoak baino zimur gehiago ditut. Hondartza batek hondar-aleak baino zimur gehiago ditut. Zeruak izarrak baino zimur gehiago ditut”, dio Osaba Elefantek. Ekaitz ikaragarri bat izan zen, eta belaontzia ez zen itzuli. Ama eta Aita itsasoan galdu ziren. Bakarrik nengoen. Nire logelan eseri nintzen gortinak itxita. Logelako atea zabaltzen entzun nuen. «Kaixo, zure Osaba Elefante naiz», esan zuen ahots batek. Samurtasuna eta sentiberatasuna dira kontakizun hunkigarri honek transmititzen dituen sentimenduetariko batzuk, garai guztietako ezinbesteko klasiko bat izatera eraman dutenak.
Dirección general del libro, del Cómic y de la lectura, Ministerio de Cultura